Skip to main content

Albisteak

“Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?” galderaren harira sortutako lanak eta ideiak gelako gurasoei aurkeztu dizkiete azoka formatuko ekintza batean.
Gelan lantzen ari diren ‘EHko Herria’ proiektuarekin lotuta, Ulma Packaging-eko eraikina eta bertako langileen jarduna bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.
Oñatiko kirol talde inklusiboko kideek euren bizipenak eta kirol egokituko esperientziak partekatu dituzte ikasleekin.
Sexologia zerbitzua aurrez aurre zein online erabili daiteke, doakoa da, eta banaka, bikotean edo taldeka lan egiteko aukera dago.
2025ean Arantzazuko Basilikaren lehenengo harria jarri izanaren 75. Urtemuga betetzen da aurten.
Zein hizkuntzatan daukazu zure mugikorra? Zure telefonoaren hizkuntza nagusia euskara izan daiteke. Zure hatzen esku dago hautua.
Batxilergoko 2. mailako JAO ikasgaikoek antolatutako osasun jardunaldien baitan, DBH 2. mailakoekin izan dira Bizi Hadiko lagunak.
Malko musika taldeko abeslariari Txantxiku Ikastolako ikasleek egin zioten elkarrizketa ikusgai duzue dagoeneko.
Apirilaren 4an, Aranzadi eta Arizmendi ikastoletako ikasleekin batera ospatu zuten Euskal Giroan Jolasean eguna.
Ohitura jarraituz, DBH 4. mailan Frantsesa ikasgaia daukagun ikasleok elkartrukea egin dugu Bretainiako Diwan eskolako ikasleekin.
Astelehen, martitzen eta eguenean, DBH 2. mailakook ‘Ubideak eta energia’ irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.