LH 6. mailako ikasleak Zuhatzan

Maiatzaren 10ean, LH 6. mailako ikasleok Zuhatzara joan ginen ikasturte bukaerako txangoa egitera. Bertan, ur-ekintzak praktikatu genituen: piragua, pedaloa, windsurfa, optimist, arraun... Horiez gain, bertan dagoen pilotalekuan eta ondoko rokodromoan ere hainbat jarduera egin genituen.

Zuhatzara joan aurretik, Gatzagako Gatz Museoa ere bistatu genuen. Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.

Hiru egun eder pasatu ditugu elkarrekin, eta gure arteko harremanak sendotzeko oso baliagarriak izan direla uste dugu!

Etiketak: