Arrakasta eta osasuna 10 gomendiotan

Urria amaitzen ari den honetan, lehenengo PROIektuaren, Batzen proiektuaren, amaierara iritsi gara DBH 1. mailako ikasleok. “Nola lortu genezake benetako arrakasta osasuna kaltetu gabe?” galdera gidaria erantzuten aritu gara azken bi hilabeteetan, eta osasunaren hainbat alor landu ditugu. Hasteko, bost osasun motak zeintzuk diren landu ditugu, eta hauek kontuan hartuz, gure geletako dekalogoak osatu ditugu. Gai izango gara dekalogo hauek martxan jartzeko?

Ondoren, dekalogo hauek kontuan hartuz, Dominen Erronkari ekin diogu. Talde lana bultzatuz, taldean hainbat erronka bete behar izan ditugu. Adibidez, patinetan ibili eta taldeko argazkia atera, Mindfullness egin, koreografia bat dantzatu, pelota partida bat jokatu… Eta PROIa borobiltzeko, aste honetan Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren bisita izan dugu ohitura osasuntsuei buruz hitz egiteko.

Esperientzia polita izan da, eta talde lanean bikain aritu gara!

Etiketak: