Ikastolen Elkarteko 27. Jardunaldi Pedagogikoak
Ikastolen Elkarteak antolaturiko 27. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ditugu Irunen, Ficoba azoka-eremuan, atzo eta gaur, azaroak 16 eta 17, ‘Bazatoz?’ izenburupean. Pedagogiaz mintzatzeko bi eguneko foroa izan da, eta bertan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra aurkeztu eta xehetzeko aukera izan dugu. Gai interesgarriak proposatu dira jardunaldi hauetan aztertu eta eztabaidatzeko: Ikastola eredua, Pertsona eredua edota Printzipio psikopedagogikoak, hezkuntza ildoak eta curriculuma.
Txantxiku Ikastolaren ordezkaritzan, bertan izan dira Itziar Arana zuzendaria, Julen Alberdi BHko koordinatzailea, Nagore Altube Foro pedagogikoko BHko ordezkaria, Lierni Axpe LHko koordinatzailea eta Maialen Romaratezabala 0-1 urteko etaparen koordinatzailea.