5. mailakoak Natur eskolakoekin hostoak biltzen

Inguruneko arloan lantzen ari garen ‘Landareak lurraren opari’ proiektuaren baitan, 5. mailakook Natur eskolara bisita egin dugu. Herbario bat sortzea genuen helburu, eta, horretarako, hosto desberdinak biltzen aritu ginen lehenik Natur eskolako kideen azalpenekin. Hamarretakoa egiteko tartea hartu genuen bitartean, hostoak lehortzen utzi eta hauek herbarioan identifkatzen aritu ginen azkenik. Goiz pasa ederra egin genuen! Mila esker Natur eskolako kideoi irakatsitako guztiagatik!

Etiketak: