LH 5. mailakoak zerua behatzen

Astelehenean, abenduak 18, duela hilabete Itziar Egigurenekin egindako konstelazioen gaineko saioari jarraiki, zerua behatzera joan ginen 5. mailakoak arratsaldeko 18:30etan Zumeltzegi dorrean elkartuta. Ilatargi astronomia elkarteko Itziar, Iñigo eta Josuk hiru teleskopio gertatu zituzten eta konstelazioen gaineko azalpen bat entzun ostean, Ilargia, Saturno eta Jupiter ikusteko aukera izan genuen ikasle, guraso zein irakasleok. Benetan esperientzia aberasgarria izan zen!

Mila-mila esker Ilatargi astronomia elkarteko kideoi ekintza hau posible egiteagatik!