Patruila Berdeak eta EA2030eko DBH 4ko ordezkariek hamarretakoak aztertu dituzte
Aurtengo EA2030eko helburua 12. izanik (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak), horren inguruko ikerketa eta kanpaina bat egiteko beharra ikusi dute Patruila Berdeak eta EA2030eko DBH 4. mailako ordezkariek. Hala, ikasleen hamarretakoak aztertzea erabaki dute; alde batetik osasuntsuak ote diren, eta, bestetik, jasangarriak diren ala ez.
Datuak eskuratzeko Patruila Berdeko kideek eta DBH 4ko ordezkariek Txantxiku Ikastolako 100 ikasleri (LH eta BH) galdetu diete hamarretako gisa zer ekartzen duten eta nola (tupperra, zilarrezko papera, solte, telazko poltsa edo plastikoa).
Emaitzetan ikus daitekeen bezala, LHn gehiengo batek hamarretakoa tupperretan ekartzen du, beraz alderdi hau ongi burutzen ari dira. Hobetzeko alderdia, aldiz, zer ekartzen duten da: Etapa honetan hamarretako osasuntsuago bat ekartzea gomendatzen diegu, gailetak edo tortitak bezalako produktu prozesatuen ordez.
BHri dagokionez hamarretakoa nahiko osasuntsua da, ogitartekoa eta fruta dira gehingoaren aukerak, baina ikasle gehienek ogitartekoa zilarrezko paperean ekartzen du. Gure gomendioa tupperrak edo telazko poltsak ekartzea izango litzateke.
Honen guztiaren berri emateko, azpiko bideoa egin dute. Ea lortzen dugun hamarretako osasuntsua eta jasangarria sustatzea. Eta gogoratu: Piztu zure barruko argia!