HH 5 urtekoak Amaia Diaz de Monasteriogurenekin solasean
Joan den ostiralean, martxoak 14, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista izan genuen gurean.
Elikadura osasungarriari buruz aritu zitzaigun. Hainbat gai jorratu genituen: janari osasuntsuak eta ez hain osasuntsuak, higienea edota janarien sailkapena, beste batzuen artean.
Oso gustura egon ginen entzuten eta asko ikasi genuen. Mila esker Amaia!