LOMCEri EZ!

Kalejiran hezkuntza sistema propioaren alde!

Larunbat honetan, urriak 11, Hego Euskal Herriko hiriburuetan LOMCE legeari ezezkoa esateko “kalejirak” antolatu dituzte. EHIk (Euskal Herriko Ikastolak) bat egin du ekimen honekin eta dei egiten die ikastolen komunitateari, hezkuntza eragileei eta, oro har, gizarte osoari ekimen horietan parte hartzera.

Txantxiku Ikastolak ere, deialdiarekin bat eginik, “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketarik ez!” lelopean antolatu diren kalejiretan parte hartzera animatu nahi zaituzte.

 

Etiketak: