Ni Zu bezala

6. mailako ikasleak NI ZU BEZALA programa lantzen ari dira Lan horrekin, gaitasun "ezberdinak" dituzten pertsonak ezagutzeaz gain, gu guztion artean horiekiko sentsibilizazioa indartu nahi da NiZu= programa GUREAK ELKARTEA eta IKASTOLEN ELKARTEAren artean sinatutako akordio baten barruan kokatzen da. Programa horren helburu nagusiak hauek dira:

  • Ikasleek gaitasun "ezberdinak" ikusi eta uler ditzatela.
  • Pertsona horien lanerako gaitasunak gertutik ezagutzea.
  • Ikasleek dibertsitatea onartu eta balora dezatela.

Egitasmo hori lau saio nagusitan banatzen da:

  1. SENTSIBILIZAZIO LANA GELAN
  2. GUREAK TALDEAK BERGARAN DUEN TAILERRERA BISITA
  3. HAUSNARKETA GELAN
  4. ZABALKUNDEA: IKASKIDEEI, GURASOEI, GIZARTEARI...

Programaren gaineko informazio gehiago lotura honetan aurki dezakezue: http://www.nizubezala.com/

Etiketak: