Berria egunkariaren alde!
2003an sortu zenetik Berria komunikazio taldeari jasango duen murrizketarik larriena ezarriko dio Eusko Jaurlaritzak. Hartutako erabakiak kalte larriak eragingo dizkio egunero argitaratzen den euskarazko hedabide bakarrari. Eusko Jaurlaritzari, hartutako erabakia baztertu, eta beste bide bat har dezala eskatzeko, abian jarri dute sinadurak biltzeko kanpaina. Berriak bere garapena eta berrikuntza lanean jarrai dezan eta kalitatezko euskarazko hedabide duin baten alde egiteko, ondorengo loturan sinatu ezazu: http://www.berria.info/babestuberria/
Mila esker zure laguntzagatik!