Azaroaren 8an denok Ziburura!
ZIBURUKO IKASTOLAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA
Aurrekoan adierazi bezala, AZAROAREN 8an arratsaldeko 16:00etan Ziburun, Kaskarotenea Ikastolaren egoera salatzeko eta bakarrik ez daudela adierazteko manifestazioa antolatu dute. Horren harira, berriro gogorarazi nahi dizuegu –berez duen garrantzia azpimarratuz- Txantxiku Ikastolak, Arizmendi eta Aranzadi Ikastolekin elkarlanean, autobusa antolatu duela manifestaziora joateko. Hona hemen informazio gehiago:
- TXARTELAK: Autobuseko txartelak Txantxiku Ikastolako idazkaritzan lortu ahal izango dira, azaroaren 5a baino lehen.
- EGUNA: Azaroak 8, zapatua.
- PREZIOA: 10€
- IRTEERA: 13:30 Posta bulegoaren aurrealdean.
- ITZULERA: 19:00etan Ziburun.