Euskaraz Bizi Nahi Dut!

“Euskaraz bizi nahi dut!” ekimenak helduentzako eta haurrentzako kamisetak jarri ditu salgai. Oraingo honetan, promozio berezi batekin datozkigu: zenbat eta kamiseta gehiago eskatu, orduan eta merkeago ale bakoitza.

Bertatik lortutako dirua euskararen aldeko ekimen honen biziraupenerako eta bertatik bultzatzen diren proiektuak aurrera eramateko bideratzen da. Kamiseta eskatzeko klikatu hemen!

Bestalde, etxetik eskaria egiteko aukerarik ez duenak, Txantxiku Ikastolako idazkaritzan eskatu ahal izango du.