50. urteurreneko bilerarako deialdia

Dakizuen moduan, 2016-2017 ikasturtean, Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Gertaera honek duen garrantzia kontutan hartuta, azaroaren 11n bilera egingo dugu. Bilera honetara ikastolako langile, guraso zein lagunak gonbidatuta daude. Bertan, urte horretan zehar egingo ditugun ekintzak zehaztuko dira, baita, ekintza hauek antolatzeko osatuko diren taldeak ere. Izena ematea beharrezkoa ez den arren, etortzeko asmoa duenak idazkaritzan izena emango balu lana erraztuko liguke. ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ!
Etiketak: