Nire etxea horrelakoa da

Urriaren 29an, eguaztena, 3 urteko ikasleok ikastola inguruan dauden baserri eta etxeak ikustera irten ginen. Hurrengo astean,azaroaren 5ean, Juan Mari Urraterekin, gure ikaskide den Aner Errastiren aitonarekin, geneukan hitzordua, eta adreiluzko etxeak nola egiten diren ikusteko aukera izan genuen. Primeran pasatu genuen! Eskerrik asko Juan Mariri gurekin pasatutako arratsaldeagatik.