Zientziaren Astea

Pasa den astelehenean, hilak 10, Batxilergo 2. mailako zientzia eta teknologia modalitateko ikasleok Arrasateko Garaia berrikuntza guneko hainbat ikerketa zentro bisitatu genituen, Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Zientzia eta teknologia arloko ikerketen mundua hurbilagotik ezagutzea izan zen helburua. Energiaren eta materialen gainean egiten ari diren ikerketak izan ziren aurkeztu zizkigutenak.