Kross solidarioa: Mila esker!!

Joan zen egubakoitzean, azaroaren 28an, egun berezia ospatu genuen. Goizean goizetik hasita, jai giro paregabean Ziburuko Kaskarotenea Ikastolari geure babesa eta laguntza adierazteko makina bat atxintxikaldi egin genuen. Ikasle txikienetatik hasi eta batxilergoa arte harrera eta parte hartze ezin hobea jaso zuen ekimen honek. Ahaztu gabe, aipatu behar ditugu ikastolako ordutegitik kanpo antolatu ziren ekintzetan parte hartu zenuten familia, lagun eta norbanako bakoitza ere. Eguraldia ez genuen lagun izan; baina, hala ere, jaso genuen atxikimenduak eta berotasunak egubakoitzeko KROSS SOLIDARIOA euri zaparrada guztietatik babestu zuen. Eta ez KROSSa bakarrik, ekimen honekin Kaskarotenea Ikastolarentzat dirua biltzea zen bailarako Ikastolon helburua; bete dugula ere ziur egon zaitezkete. Oñatin 2.205€ bildu genituen eta bailara osoan 9.300€.

MILA MILIOIKA ESKER GUZTIOI! ZUEKIN HEZKUNTZA

EUSKALDUNA ETA IKASTOLAK SALBU DAUDE!