Bertso Paper Lehiaketa

Pasa den urtarrilaren 23an egin zen Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia Oñatiko gaztelekuan. Guztira herriko ikastetxe ezberdinetatik 168 lan aurkeztu zituzten lehiaketara (95 Lehen Hezkuntzan eta 73 DBHn). Denen artetik zortzi gaztetxok jaso zuten saria Amets Arzallus txapeldunaren eskutik. Horien artean geure ikasleak ere baziren. DBH-Batxilergo sailean Malen Osa izan zen garaile eta LH sailean Jon Maiztegik, Ousmane Bahek eta Ane Kortabarriak jaso zuten saria. “Ederra bere putzuan txantxikutxoa kantari!”. Mila zorion denoi!