Okin bihurtu gara

Unitate honetan makina bat irteera egin ditugu 4 urtekook lanbide ezberdinak gertuagotik ezagutzeko asmoz. Lehenengo, Oñatiko Unibertsitatera egin genuen bisita. Bertan antzinako eta ez hain antzinako lanbideak ezagutzeko aukera izan genuen: arotza, hargina, pintorea... Horrela bada, aspaldi Unibertsitatean dagoen erretaula egin zuen arotz eta pintorearen lana ikusi genuen. Baita ere, Oteizak harria landuz sortutako eskultura ere. Ofizio haiek gaur egungo artelan bihurtu dira! Baina geuk beste lanbide bat aukeratu dugu eta okin izatea gertuagotik ezagutu nahi izan dugu. Horretarako hauxe egin duguna:

Errotan garia ixotetik hasi ginen. Turismo bulegoaren ondoan kokatzen den San Juan Kaleko errota zaharra bisitatu genuen lehenik. Ikasgelan lantzen ari garen gaiari lotuta, irina nondik sortzen den ikasi genuen. Eta hemendik salto batezP eta aurreko egunekoak oraindik gogoan, Oñatiko Natur Eskolara egin genuen irteera. Bertan, Imanol, Idoia, Aimar, Zuriñe, Gontzal eta Maiteren laguntzaz ogia nola egiten den ikasi genuen. Ederto ibili ginen geure orea lantzen eta azkenean lortu genuen barraskilo formako opilak egitea. Goxoa al zegoen?

Etiketak: