EKI proiektua: Ebaluazioa
EKI Euskal Curriculumari erantzuteko baliabidea da. Ikasmateriala Ikastolen Elkarteak sortutakoa da eta konpetentzietan (edo gaitasunetan) oinarritua dago. Beraz, ikaslea arlo bakoitzeko unitatearen amaieran gai izan beharko du proposatutako egoera bati irtenbide bat ematen, beti ere ikasitakoa erabiliz.
Proiektu berritzaile honetan ebaluatzeko era ere aldatu da; bi proba dira ebaluazioaren oinarri: edukien eskuratze maila batetik eta konpetentzien eskuratze proba bestetik.
Bigarren hitzaldi honetan Hizkuntzen, Natur Zientzien eta Gizarte zientzien ebaluazioari buruzko azalpenak emango dizkizuegu eta gaiari buruz izan ditzakezuen galderak erantzuten saiatuko gara. Aurkezpen saioa apirilaren 29an 18:00etan izango da ikastolako aretoan.