Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoen emanaldia

Gainean dugu Ikastolaren astea!! Urtero bezala, ekintzaz betetako astea izango dugu eta ohiturari jarraituz gurean izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak ere. Aurtengoan bere ikuskizun berria aurkeztuko digute: Txo, Mikmak Txikia.

Gaur jarri ditugu salgai pailazoen emanaldirako sarrerak eta berehala agortu direnez bigarren emanaldi bat antolatu dugu! Bigarren emanaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Txantxiku Ikastolako idazkaritzan. Beraz, lehen gabe gelditu bazarete, gerturatu agortu baino lehen!

Tokia: Zubikoa Kiroldegia
Eguna: Maiatzak 9, larunbata
Ordua: 1. emanaldia arratsaldeko 17:00etan
             2. emanaldia arratsaldeko 19:00etan
Prezioa: 6 €