Gizarte Zientzietako ikasleak Donostian

Batxi2ko Gizarte Zientzietako ikasleak Donostian egon ziren hirigintza gaian Donostiaren inguruan jorratutakoa bertan ikusteko. Urgulleko Historiaren Etxean ʺDonostiari begiraʺ erakusketa ikusi zuten. Gidaria oso atsegina izateaz gainera, Donostiako historiaren inguruan asko ikasi zutela eta oso interesgarria izan zela diote.