Zorionak Aetz!

Zorionak Aetz! Marrazki bikaina zeurea! Gure ikaslea den AETZ LARREA NEGERUELAK Irrien Lagunak eta Elkarrek antolatzen duten Ilustrazio eta ipuin lehiaketako saria eskuratu du. Hain zuzen, 4 eta 5 urtekoen kategorian epaimahaiaren 2. saria jaso du eta, gainera, publikoaren sarian 7. postua lortu du. Geroz eta gehiago omen dira Euskal Herriko lurralde eta txoko desberdinetatik jasotzen dituzten ilustrazioak. Aurten 51 40 ilustrazio aurkeztu dira guztira. Epaileek lanen freskotasuna, erabilitako teknika eta ipuina marrazkian islatzeko modua baloratu zuten. Zapatuan egon ziren familiakoak sari banaketan. Txilikuren eskutik jaso zuen saria Aetzek. Largabistarekin ere hitz egiteko aukera izan zuen. Urduritasuna eta poza elkar nahasturik une polita eta ahaztezina pasatu zuten bai berak, baita etxekoek ere. Zorionak artista!

Etiketak: