Trauti elkartekideekin

Maiatzaren 26an Trauti elkarteko kideak diren Rafa, Mikel, Isabel eta Urdin izan ziren gurean LH5. mailako ikasleekin solasean. Desgaitasuna duten pertsonek bizitzari aurre egiteko dituzten egiturak ikasleek gertutik ezagutzea izan zen helburuetariko bat. Baita dibertsitatea onartu eta baloratzea ere. Horretarako beraien egoera azaldu zuten. Lortu ere lortu zuten ikasleengan desgaitasunaren inguruan sentsibilizazioa eta gerturatzea. Mila esker, Rafa, Mikel, Isabel eta Urdin!!!

Etiketak: