Ramon Rubial sarietan

Pasa den astelehenean DBH1 eko ikasleok Bilbon izan ginen Ramon Rubial ipuin lehiaketa irabazi duen gure Unax Arregirekin batera. Han gure ikaskidea txalotzeaz aparte beste sarituak ere ezagutu, boskote baten musikaz gozatu eta guztiok harritu gintuen saxofoi jole baten saio bikaina entzun genuen. Eguna osatzeko Bilbon zehar ibilalditxoa egin eta funikularrean Artxandara igo ginen bazkaltzera.

Etiketak: