Gureak BHklip-eko finalean

Pasa den ekainaren 2an Arrasateko Kultur Ate aretoan ospatu zen aurtengo BHKlip lehiaketako sari banaketa. Aurtengoa bailarako Ikastolek elkarrekin antolatu dute eta DBH 3tik Batxilergo 1erainoko ikasleek parte hartu ahal izan dute. Hogitabat  lan aurkeztu dira denera eta aurreko albiste buletinetan jakinarazi dizuegun bezala gure Ikastolatik 4 taldeen ekarpenak aurkeztu dira.
Bi sari banatu ziren ekitaldian, epai-mahaiaren saria eta ikusleen saria. Aurten Arizmendi Ikastolako bi taldek eskuratu dituzte sariok, baina Txantxiku Ikastolako bi talde epaimahaiak aukeratutako bost onenen artean kokatu dira. ZORIONAK NESKA-MUTILAK EGINDAKO LANARENGATIK!!!!

Hemen daukazue bideoa: