Xiberuko Otarreak Salgai

Jada zabalik duzue Xiberuako Eperra Ikastolak eta tokiko jakien ekoizleek aurkezten dizkiguten otarreak eskatzeko epea.

Ekimen honek, dakizuen bezala, bi helburu ditu: batetik, tokiko janariak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetan ekoizten dituztenak eskainiz; bestetik, ikastolaren jarduneko gastu guztiak estaltzeko xedearekin egoera ekonomikoa hobetzea.

Beste urte batez, gabon garairako bi otarre eskaintzen dizkigute: Bata Ahüzki, 40€-ren truke; eta bestea Irati, 52€-ren truke. Otarre bakoitzak eskaintzen diguna jakin nahi baduzu, klikatu hemen. Otarren eskaria internet bidez hemen klikatuta edota Txantxiku Ikastolako idazkaritzan egin dezakezue gaurtik hasita abenduaren 4a bitartean.

KLIKATU ETA SASKIA ESKATU!

Etiketak: