5 urtekoak herria ezagutzen

Bost urteko ikasleak “HERRIA”ren gaia lantzen ari garenez, kalera irten dugu gure herriko eraikuntzak eta kaleetako seinaleak ikusi eta ezagutzera. Arratsalde eguzkitsua aprobetxatuz ederki pasatu dugu gauza asko ikasiaz. Bestalde, herriko pertsonaiei buruz ere aritu gara, eta hau dela eta Amaia Txintxurreta, Goienako kazetaria, etorri da gure gelara. Bere lanari buruz hitzegin digu eta solasaldi interesgarria izan dugu berarekin.

 

 

Etiketak: