Egonaldi Zerbitzurako Izen Ematea

2015-2016 ikasturtean abenduko eta urtarrileko EGUN EZ LEKTIBOETAKO EGONALDI ZERBITZUAn izen emateko aukera gaurtik aurrera martxan izango da. Zerbitzu hau Haur Hezkuntzako 0 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. maila bitarteko ikasleentzat eskaintzen da. Zerbitzua erabili nahi baduzue galdetegia bete eta azaroaren 25erako, eguaztena, helarazi beharko diguzue. Edozein argibide beharko bazenute Jaione Urkaregirekin (HH 1.zikloko arduraduna) harremanetan jar zaitezkete. Izena emateko bi bide dituzue:

  1. POSTA ELEKTRONIKOZ BULETINA JASOTZEN DUZUENOK: Lotura honetan klikatu eta bertan eskatzen zaizkizuen datuak betez.         
  2. ESKUZ BULETINA JASOTZEN DUZUENOK: Buletinarekin batera jasoko duzue IZEN EMATE ORRIA. Hori bete eta Txantxiku Ikastolako idazkaritzan utzi.