Eskola Agenda 21eko Udalbatzarra

Joan den eguaztenean, maiatzak 25, bukaera eman genion ikasturte honetako EA21eko lanari. BHko eta LHko Ingurumen Batzordeko ikasleok, Oñatiko beste ikastetxeetako ordezkariekin batera, alkatearekin eta Udaleko Ingurumen teknikariarekin bildu ginen. Gure herria jasangarriagoa bilakatzeko konpromiso batzuk hartu eta hainbat proposamen egin genien. Alkateak gure eskaerak arretaz entzun ondoren, esan zigun proiektu batzuk bideratuta dituztela eta besteak ahal duten neurrian bideratzen saiatuko direla. Bukatzeko, Oñatin ekoiztutako elikagaiez prestatutako hamarretakoa jan genuen.

Etiketak: