4. mailakoen hainbat jarduera
Martxoaren 24tik 31ra frantsesa ikasgaia lantzen dugun ikasleok Bretainian izan ginen bertako Lise Diwan ikastetxeko ikasleekin. Aste horretan zehar, frantsesa praktikatzeaz gain, bretainiarren kulturaren gaineko hainbat argibide jaso genituen (hizkuntza, ohiturak, gastronomia, herri kirolak...) eta bertako parajeak bisitatzeko aukera ere izan genuen. Karaezko herriko etxean egin ziguten harrera ere aipagarria izan zen. Datozen egunotan argazkiak web orrian eskegiko ditugu.
Bestalde, martxoaren 24an DBH4ko teknologiako ikasleak, gure gelakideak Bretainian zirela aprobetxatuz, BTEK bisitatzen izan ginen. BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen zentroa. Derioko udalerrian dago kokatua eta eguneroko bizitza eta I+D+bren inguruko bizitzaren arteko topalekua izan nahi du, kultura zientifikoteknologikoa bultzatzeko eta gazteak ikasketa zientifiko eta teknologikoetara erakartzea lortzeko. Bisita amaitzeko gainera robot programatzaile lanetan jardun genuen!!!
Azkenik, 27an Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokan izan ginen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen eskaintzaren inguruko informazio interesgarria jaso genuen.