Lehen Sektorea aztertzen
DBH 4. mailako ikasleok azaroaren 10ean Gomiztegi baserria bisitatzeko parada izan genuen. Ainhoa Inzak hango zeregina erakusteaz gainera, Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiekin erlazionatutako azalpenak eskaini zizkigun, hain zuzen ere. Gazta dastatze ederra egitera ere gonbidatu gintuen eta gozatu genuen. Mila esker, Ainhoa, eskaini zenigun arretarengatik!!!