Euskararen Eguna

Geurean gaur ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Ekintza ezberdin ugari izango ditugu: txikienek Argitxo iratxoaren konpainian dantza egiteko aukera izango dute 11:45ak artean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek lip dub erraldoian parte hartuko dute, DBH-koek TTAK taldeak antolatutako ekintzetan parte hartuko dute Gaztelekuan eta Batxilergokoak "Muxua" antzerki obra ikustera joango dira Santa Ana antzokira.
 
Eta bihar berriro egun potoloa! Bihar bai benetako data! Bihar berriro Euskararen Eguna ospatzera. Eta indarrez beterik ospatzeko, kanta zaharrak zioen bezala...

Euskara putzu sakon 
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat 
atera zenuzten
handik nekez.

Gure esku dago Euskara putzu sakon eta ilun berriz izatera ez zigortzea. 
Beraz gogoratu! Euskarak 365 egun!