5. mailakoak Titirijaian

Joan den azaroaren 30ean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Tolosan Tititrijaian ederto ibili ginen.
Goizean, Pantzart euskal taldearen eskutik “Kolorez kolore” lan eszenikoa ikusi genuen. “Kolorez kolore” umorez eta kolorez  beteriko ikuskizuna da. Ikuskizun horretan, zenbait testura, irudi, soinu, istorio eta abesti igaro ziren gure begien aurrean.
Arratsaldean Ymedioteatro talde andaluziarraren “Solos” istorioa ikusteko aukera izan genuen. “Solos” begirada komikoa bezain samurra da. Aurelio agure ikusezin horietako baten begirada etxeko sarrailatik eginikoa.
Gustura jarraitu genituen antzezlan hauek.
 

Etiketak: