Kiva programaren aurkezpena
Eguaztenean aurkeztuko du Txantxiku ikastolak urtarriletik aurrera ezarriko den bullying-aren aurkako KiVa programa. Finlandian garatutako programa honen helburua zera da: eskola-jazarpena murriztea, prebenitzea eta eragindako ondorio negatiboak apaltzea. Aurkezpenean bullying-ari edo jazarpenari buruz, KiVak erabiliko duen materialaz eta KiVa taldearen egitekoaz hitz egingo da.
Programa, momentuz, Lehen Hezkuntzan ezarriko denez, batez ere, Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako aurkezpena izango da. Aurkezleak KiVa taldeko kideak izango dira eta euskaraz egingo dute, baina aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da eta hitzaldia gazteleraz jarraitu ahal izango da. Urtarrilaren 18an, Santa Ana aretoan, 18:00etan.