Kiva programa aurkeztu dugu

Eguaztenean aurkeztu zen Santa Ana aretoan bullyingaren aurkako Txantxiku ikastolako KiVa programa. KiVa taldeko kide diren Ainhoa Guridi (progamako koordinatzailea), Jabi Agirre (Lehen Hezkuntzako irakaslea) eta Iñaki Barrena (zuzendaritzako kidea) izan ziren azalpenak ematen. Hitzaldiak 3 atal izan zituen: lehenengoan, gai hauexek izan zituzten hizpide: bullyingaren ezaugarriak, KiVa programa, Kivaren historia, arrakasta erakusten duen programaren datuak... Bigarrenean, KiVak bere inplementazioan, garapen fasean,  erabiliko duen materiala eta jardunbide protokoloak azaldu ziren. Eta, azkenik, jazarpenari aurre egiteko bidean etxean egin daitekeenaz aritu ziren. Besteak beste, KiVak duen gurasoendako webgunea erakutsi zen. Gune interesgarri hau eta HEMEN eskuragarri izango duzue.

Bestalde, programari hasiera emateko, gaur KiVa Eguna ospatu genuen. Ikasleak aretoan batu ziren eta KiVa taldeko kideen eskutik aurkezpen bat izan zuten aurrena. Ondoren, ikasleen pentsamendu, asmo, arau, konpromisoak idatzi zituzten KiVa-ren logotipodun kartulina batean. Hemendik aurrera guztiok jakitun izango gara Txantxiku Ikastola KiVa ikastola dela eta ez dugula jazarpenik onartzen.