Ate irekiak

Urtarrilaren 27an, 17:00etatik 19:00etara zuen seme-alabarekin batera 0-6 urteko haurren eremuak ikusi eta ikastola ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, aretoan Yolanda Arrieta ipuin kontalaria izango da. Ekintza honetaz guztiok goza dezagun, honako hiru jarraibide errespetatzea eskatzen dizuegu:

  • Bi saio eskainiko dira: 17:15ean eta 18:00etan. Sartu-irteerek sortzen duten zarata ekiditeko asmoz, saio bakoitzaren hasieran ateak itxiko dira.
  • Aretoan ezin da jan.
  • Ume-kotxerik ezingo da sartu.

ANIMATU ZAITEZTE! EDERKI PASAKO DUGU!