"CLASSROOM OBJECTS" lehiaketa

Pasa den azaroaren 14an egin ziren publikoak Erresuma Batuko Printlab webguneak antolatutako “Classroom Objects” izeneko lehiaketaren emaitzak. DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa horren helburua ikasgelarako baliagarriak izan daitezkeen 3D-ko (hiru dimentsioko) objektuak diseinatzea zen. Bertan DBH 1.mailako Kepa Garciak  hartu zuen parte, geletako leihoak irekitzeko diseinatu zuen helduleku batekin. Keparen lana ez zen geratu lehenengo hiru sailkatuen artean, baina antolatzaileek haren lanak aipamen berezia behar zuela erabaki zuten. Horrela, pasa den urtarrilaren 9an lanaren berri eman zuten euren webgunean. HEMEN duzue irakurgai. Zorionak Kepa egindako lan bikainarengatik!!