3TXULO saiokoak ikastolan

Eguaztenean EiTBko 3Txulo saioko Xbel izan genuen ikastolan Lehen Hezkuntzako ikasleekin grabaketak egiten. 3Txulo umeen saioa da eta aste honetan atal berria estreinatuko du; aste osoan zehar ikastetxe ezberdin bat agertuko da, eta lehenengoa Txantxiku Ikastola izango da. Horretarako, Lehen Hezkuntzako ikasleek ortuan produktuak landatzen, jangelan nola aritu behar den, txirula jotzen… irakatsi zioten Xbeli. Gainera eguerdiko irteeran eta sarreran “3txulo Elkarteko” bazkide egiteko aukera izan zuten ikasleek. A ze pagotxa!

Etiketak: