Inauteriak ikastolan

Datorren otsailaren 24an, INAUTERIAK direla eta, ohi bezala TXANTXIKU IKASTOLAn hainbat ekintza antolatu ditugu:

  • Haur Hezkuntzakoak ikastolako jolaslekuan jai-giroan ibiliko dira: musika, dantzak... Horretaz gain, 15:15a aldera ikastolako jolastokiko atetik irtenda, San Juan kalean behera plazaraino kalejiran joango gara, bertan bueltatxo bat eman eta jarraian ikastolako jolastokira itzuliko gara bide bera eginez, Amaia Txintxurreta DJ-aren musika emanaldia-rekin gozatzeko.
  • Lehen Hezkuntzakoek, berriz, musika eta dantzekin herriko kaleak girotuko dituzte. Kalejira arratsaldeko 15:00ak aldera ikastolatik abiatuko da, 16:15a aldera herriko plazan bukatzeko. Aurrez ikusi dugun ibilbidea honako hau da: IKASTOLA – BIDEBARRIETA – MOTXON – ULTZEGIN – ARANTZAZUKO AMA – KALE BARRIA – PLAZA
  • 16:30etik aurrera, ikastolako patioan Amaia Txintxurretarekin dantzaldia izango dugu eta bertaratzen garen guztiok Haitiren aldeko txokolate solidarioa dastatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatozte gurekin dantzatzera!
Etiketak: