Ikastola bat Ziburun!

Badira hilabete batzuk auzitegiak Ziburuko ikastolari egungo egoitzatik irteteko epea ezarri ziola. Bide horretan atzera egin ezinik, azkenean Euskal Herriko ikastolok eta, batez ere, Ziburuko ikastolak beldurrez eta tamalez espero genuen eguna iritsi zen irailaren 9an. Egun horretatik aurrera, egoitza uzteko epemuga gaindituta, egoitza berria aurkitu eta prestatzeko beta barik, egunero 100 euroko isuna ordaindu beharko du Ziburuko Ikastolak.

Hori gutxi izanik, Ziburuko alkate Guy Poulo jaunak Irailaren 9an ikastolako argindarra eta ur hornidurak moztu eta eraikina inguratzen duen segurtasun hesia kentzeko agindua eman zuen. Guzti horrek, Ziburuko Ikastola egunero berrehun eurotik gorako putzu batean itoarazten du.

Horregatik, putzu horretan arnas hartzen jarraitzeko eta gastu horiei aurre egin ahal izateko, ikastolaren alde izenpetu duten milaka herritarrei eta euskal gizarteari dei egin die euren ahalmenaren araberako diru laguntza eman dezaten.

Horretarako, dirua sartzeko kontua ireki dute eta hauxe duzue bidea:

http//seaska.eus/eu/node/114

Etiketak: