IKASTOLA EREDUA. HEZKUNTZA ERALDATZEN

TXANTXIKU IKASTOLAn zure seme/alaba matrikulatu nahi baduzu, hemen kontutan hartzeko zenbait datu:

  • Matrikula egiteko epea URTARRILAREN 27tik OTSAILAREN 7ra izango da. (Bi egunak barne)
  • Ekarri beharreko dokumentazioa hau da:

    • Ikaslearen nortasun agiria (izanez gero).
    • Karnet tamainako argazki bat.
    • Familia liburua.
    • Gurasoen nortasun agiriak.
    • Bizikidetza ziurtagiria (udaletxean eskatu).
    • Kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta 20 digitu).
    • Ondorengo dokumentuak (hala badagokio):
      • Familia ugariaren liburua
      • Familiako kideren batek elbarritasuna izanez gero, hau frogatzen duen ziurtagiria.

Oharra: fotokopiak idazkaritzan bertan aterako ditugu.

Matrikula epean bulego ordutegia hau izango da: 8:00 - 19:00


Bisita gidatuetara eta bilera informatibora etortzeko aukerarik izan ezean edo, hauetan egon arren, zalantzak geratu bazaizkizue berriro ere elkarrizketa pertsonala eskatu dezakezue. Eider Aberasturi (HHko koordinatzailea) edo Gurutze Altunak (HH 0-3ko arduraduna) behar dituzuen azalpenak emango dizkizue. 

Hitzordua eskatzeko:


INFORMAZIO ORRIA IKUSI HEMEN. Txantxiku Ikastolan HEZKUNTZA ERALDATZEN

  • IXUTU PROIEKTUA. Konfiantzaren pedagogian oinarritutako Haur Hezkuntzarako proiektu berria. Info+