Eskola Agenda 21: Ikastetxeen arteko foroa

Apirilaren 30ean herriko ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren eta udalean aurkeztuko dituzten proposamenak bateratu zituzten

Apirilaren 30ean gure ikastolako Ingurumen Batzordeko ikasle batzuk Oñatiko Ikastetxeen arteko foroan parte hartu zuten, eta bertan udaleko ordezkariei helaraziko dizkieten proposamenak eztabaidatu eta bateratu zituzten. Aurtengo gaia ELIKADURA JASANGARRIA izan denez, proposamen horiek guztiak gure herrian elikadura jasangarriagoa lortzera bideratuta daude. Ikasleek ekarpen horiek maiatzaren 20an izango den udal batzarrean aurkeztuko dituzte. 

Eskertzekoa benetan egin duten lana!!

Etiketak: