Javier Bahonekin ikastaroa

Eguazten eta eguen arratsaldetan, ikastolako irakasle guztiek Javier Bahon adituarekin adimen anitzen inguruko ikastaro trinkoa burutu dute. Txantxiku Ikastolak berrikuntza pedagogikoarekin duen konpromezuan beste pausu bat eman nahi izan dugu ikastaro honekin eta horretarako, Javier Bahon berrikuntza pedagogikoan eta hezkuntza arloan esperientzia handia duen irakaslea izan dugu bidelagun.

Adimen anitzen teoriaren inguruan aritu dira eta ikasleek dituzten gaitasun desberdinek ikaste prozesua nola aberastu dezaketen ikasi dute Txantxiku Ikastolako irakasleek. Giro ezin hobean aritu dira lanean eta datozen hilabeteetan ikasitakoa praktikan jartzeko parada izango dute guztiek. Mila esker Javier gure hezkuntza proiektua aberasteagatik!