Batxilergo 1.mailakoak proiektuka lanean
Martxoaren 1ean, Batxilergo 1.mailako ikasleek egun berezia izan zuten ikastolan. Goizean goiz, ikasleak taldeetan banatu eta talde bakoitzak proiektu desberdin bati aurre egin behar izan zion goiz guztian zehar. Txantxiku Ikastolak, arlo pedagogikoaren berrikuntzan egiten ari den lanaren emaitza izan da saio hau. Gelaratutako proiektu guztiak ikastolako irakasleek udazkenean jasotako formazio saioetan sortu eta garatu zituzten. Esperientzia aberasgarria izan da bai ikasle baita irakasleentzat ere eta batxilergoko etorkizuneko urratsak finkatzeko lagungarria izan da.