2 urtekoak Araotzen
A ze nolako urduritasuna! Joan zen eguaztenean autobusean sartu, gerrikoak lotu, gurasoei agur esan eta sabelean tximeletak dantzan genituela joan ginen Araotz auzora. Euriak utzi zigunean bertako baserri inguruetan txakurrak, ardiak eta katuren bat ikusi genituen, baita ur putzu batean igerian gustura zebiltzan zapaburuak ere ezagutu genituen! Arratsalde benetan borobila! Etxean hura gogoratzeko hona hemen argazki pila!