Ongi etorri ikasturte berrira!
Udako oporraldien ostean, iritsi da Txantxiku ikastolari bizia emateko garaia. 2017an Kilometroak jaia izan bazen lehenengo erronka handia, aurten ere, asko eta asko izango dira aurretik izango ditugunak. Horregatik, seguru gaude udako hilabete hauek indarrak hartzeko balio izan dizuela hondartzan, mendian, jolastokietan… eta, bai haurrak bai gurasoak, ilusioz eta gogotsu begiratzen diozuela aurtengo ikasturteari. Hori horrela, ONGI ETORRI Txantxiku Ikastola osatzen dugun guztioi!