Eguaztenean Gurasoen Kontseiluko kideon bilera
Bilera horretan, besteak beste, gelaz gela egindako bileren ondorioak bateratu eta ekainean izango diren hurrengo bileren egutegia finkatuko da
Etzi, maiatzak 28, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako aretoan Gurasoen Kontseiluko kideon hurrengo bilera izango da. Bilera horretarako egitaraua honako hau da:
- Aurreko bileratik gaur arteko urratsak azaltzea.
- Gelaka egin beharreko bileren egutegia eta egitura adostea.
- Gurasoen intereseko hainbat gairen inguruko hausnarketa egitea.
- Gurasoen kontseilua berritzeko prozesua eta geletako ordezkariak aukeratzeko bideak finkatzea.
- Lan-taldeen berri ematea.
- Hainbat gairen inguruko informazioa ematea.
- Galderak, eskaerak, iradokizunak…
Gai zerrenda horretan ikusiko zenutenez, ekainean gelaka egingo diren hurrengo bileren egutegia ere adostu nahi da. Horren berri datozen buletinetan emango dizuegu.