4. mailako ikasleak Leintz Gatzagan
Debagoiena, eskualdea unitate didaktikoaren harira, aurreko astean, 4.mailako ikasleak Leintz Gatzagara egin genuen irteera. Bertan, Gatzaren Museoa eta Jakion, kontserba naturalak ekoizten dituen enpresa, bisitatu genituen. Oso interesgarria izan zen ikustea mendiko iturburutik gatza ekoizterainoko prozesua nola izaten den. Bestalde, Jakionen, gure baserrietatik jasotako produktu ezberdinak kontserbatara nola pasatzen diren ikusi genuen. Oso gustura aritu ginen denok. Eskerrik asko!