Euskararen kriseilua
Hizkuntza mantendu eta zaintzeko beharra irudikatzen du ekimen berri honek. Udaletik eta ikastetxe guztietatik antolatu den ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako familiei, izan ere, parte hartzea, maila hauetan dauden haurren familiei bideratuta dago.
Ekimenaren ingurukoak azaltzeko, Ikastolako guraso talde batek astearte arratsaldean gela hauetako ikasleei bisita egingo die, beraiek ere jakitun izan daitezen ekintzaren nondik norakoez. Esteka honetan ekimenaren inguruko informazio zabalagoa aurkituko duzue.
Parte hartu nahi duten familiek online egin dezakete izen ematea modurik azkarren eta erosoenean. Ezinezkoa zaionak berriz, eskura entregatu dezake idazkaritzan hurrengo dokumentua.